Burdina Astintzen 2026
Schedule
Sat, 23 May, 2026 at 08:00 pm
UTC+02:00Location
Centro Cultural Larratxo | San Sebastian, PV
Advertisement
Burdina Astintzen jaialdiaren bosgarren edizioan hiru talde hauek ariko dira zuzenean: Anestesia, Kudai eta Hortzak.Jaialdiak izaera propioari eta euskaldunari eutsiko dio. Alegia, euskaraz abesturiko metal doinuak izango dira protagonistak. Oraingoan, doinu makurragoak eta alternatiboak.
🔸 ANESTESIA (Zarautz, thrashcore) talde beteranoak emanaldi gutxi emango ditu 2026an, eta horietako bat izango da Donostiakoa. Beraien ibilbide luzeko errepertorioa eskainiko dute.
🔸 KUDAI (Gipuzkoa, metal industriala) bandak 2020an erabaki zuen uztea, baina iaz itzuli ziren kontzertu berezi bat emateko, eta Agur T’erdi lan laburra plazaratu zuten. Aurten ere, emanaldi bat eskaintzeko asmoa dute, eta hori Larratxon izango da. Donostiako eta inguruetako kidez osaturikoa izanik, etxean jotzeko gogotsu daude.
🔸 HORTZAK (Bizkaia-Araba, sludge metal) taldea taula gainera igoko da, azkenean. Paul Urkijo Alijo zinemagile eta abeslaria du buru, eta haien estreinaldietako bat Donostian izango da. Ez dut pozik egon nahi bigarren diskoa kaleratu berritan, abesti sorta gordina eta iradokitzailea aurkezteko prest daudela iragarri dute.
Advertisement
Where is it happening?
Centro Cultural Larratxo, Paseo Larratxo 55,Donostia-San Sebastián, Spain, San SebastianEvent Location & Nearby Stays:
Know what’s Happening Next — before everyone else does.













